Eraginkorren ustez, Prestakuntza bere negozioetako jardueraren osagarri bat da, eta horren bidez, bezeroei eskaintzen dien kudeaketa zerbitzua osatzeko balio du. Enpresen Prestakuntza Beharrizanen Diagnostikoetatik abiatuta (ezarri link bat Kontsultoretza oriarekin gai horren gainean), Prestakuntza Jarduerak kudeatu, diseinatu eta ematen dira ildo hauetan:

  • Formaltasun legalen prestakuntza.
  • Prestakuntza arloak: kontabilitatea, fiskala eta lanekoa.
  • Kudeaketa tresnen prestakuntza.

Gure prestakuntza jarduera propioez gain, beste enpresa batzuekin lankidetzan aritzen gara, modu desberdinetan, maila hauetako prestakuntza-eskaintza osatzeko:

  • Informatika.
  • Hizkuntzak.
  • Enpresa edo talde profesionalentzako prestakuntza berezia.

Eraginkorren Prestakuntza Prozesuak, gainera, finantzaketan laguntzen die talde desberdinei; enpresa, langile eta langabetuei, indarreko programa instituzionaletan parte hartzeko aukera izan dezaten.

ERAGINKOReko prestatzaileak hizlari bezala parte hartzen ari dira erakunde hauek eta beste batzuek antolatutako prestakuntza jardueretan:

  • COCETA: Confederación Española de Cooperativas de Trabajo Asociado.
  • ERKIDE: Euskadiko Lan Elkarteen, Irakaskuntza eta Kreditu Kooperatiben Federazioa.
  • FECOE: Euskadiko Kontsumo Kooperatiben Federazioa.
  • FCAE: Euskadiko Nekazari Kooperatiben Federazioa.
  • LAN EKINTZA BILBAO: Enplegua Sustatzeko Euskal Sozietatea.
  • GARAPEN: Garapen Agentzien Euskal Elkartea.
  • DEBEGESA: Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea.

 

 

Kooperatiba eta Lan Sozietateetako bazkide langileek eta INEMen izena emanda daukaten langabetuek doan parte hartu dezakete honen bnabespean antolatzen diren prestakuntza jardueretan: Contrato Programa de Economía Social de la Fundación Tripartita para la Formación Continua (FTFC).

Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean kotizatzen duten enpresetako langileek doan jaso ahal izango dute prestakuntza, eta horren kostua Gizarte Segurantzarako kotizazio-oinarrietatik deduzituko du enpresak, urte bakoitzean dagokion Prestakuntza-kredituaren arabera, FTFC fundazioak ezarritakoaren arabera.

Bestalde, hainbat enpresa eta sindikatuk FTFCren Programa Kontratuak kudeatzen dituzte, bai eskualde mailan, bai nazio mailan, prestakuntzarako eskaintza konkretuekin.

EAEko Gizarte Ekonomiako enpresek laguntza-programa espezifiko bat daukate prestakuntza kooperatiborako. Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomiako Zuzendaritzak kudeatzen du.

Hobetuz-en bidez, Prestakuntza-beharrizanen Diagnostikoak eta prestakuntza jarduerak finantzatzen dira, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Agindu batean jasotako baldintzen arabera. Agindu hori 2007ko ekitaldirako argitaratu zen, azaroan.

 

 
 
 
C/ Ibarrekolanda, 13-15 bajo, 48015 Bilbao
tel.: 944 473 333....fax: 944 472 901
e-mail: eraginkor@eraginkor.com