ERAGINKORen, aholkularitza zerbitzua lege-eskakizunetara lotuta dauden prozesu administratiboak sistematizatzera bideratzen da. Bezeroari balioa ematen saiatzen gara, eta berarentzako egitura-kostuak saihesten.

Kontabilitate lana, lan fiskala eta lan-kudeaketako egitekoak kanpora atereaz, enpresak ez dauka arduragabekeria eta ezagutza falta direla eta zigor administratiboak jasotzeko arriskurik. Bere gain hartu dezakeen informazio eta kudeaketa maila mantendu ahal du, arrazoizko prezio baten truke.

Beste alde batetik, erakundeek arau asko produzitzen dituzte, gora-behera asko gerta daitezke, eta horri gehitzen badizkiogu enpresa bakoitzaren berezitasunak, enpresaren Kudeaketa administratiboa zaharkituta geratu ahal da. Hori ez gertatzeko, Aholkulari aditua edukitzea komeni da; ezagutza eguneratuak dituena, baliabide administratibo gutxi dauzkaten langileei lana errazteko.

Arlo horretako gure teknikariek, ERAGINKORek esku hartzen duen gainerako negozioen barne-baliabideen bidez, kudeatutako informazioa aztertzeko eta enpresari balioa sortzen lagunduko dioten hobekuntzak proposatzeko gaitasuna dute. Guzti hori, gure zerbitzuek eskatzen duten konfidentzialtasunean.

 

1.- ZERBITZUAK

Gure Aholkularitza Arloaren bidez, kontabilitateko kudeaketa, fiskal eta laneko kudeaketara bideratutako zerbitzuak ematen dira. Bezeroarentzako balioa sortzen saiatzen gara, ildo hauetan:

A) AHOLKULARITZA KONTABLEA

  • Kudeaketa administratibo eta kontabilitatearekin lotutako kontsultei arreta ematea.
  • Kontabilitatea eta, hala badagokio, eguneratzearen berrikuspena, zatikakoa nahiz osoa.
  • Kontabilitate-itxiera egitea.
  • Kontabilitate Liburua eta Urteko Kontuak.
  • Kontabilitate prozesua ezartzea. Kontuen Plana, tresnak eta teknologiak azaltzea, sistema martxan jartzeko arduradunaren prestakuntza.
  • Kontabilitate osoa, aldizkako itxierak aurkeztuz.

B) LANEKO AHOLKULARITZA ETA GIZARTE SEGURANTZA

  • Laneko kudeaketa gizarte kudeaketarekin lotutako kontsultei arreta ematea.
  • Laneko kudeaketaren prozesua berrikustea. Laneko auditoretzak eta gizarte auditoretzak.
  • Laneko kudeaketaren prozesua ezartzea. Arduradunaren prestakuntza.
  • Kontratuak, nominak, TC dokumentuak egitea. RED sistema.
  • Sozietate-estaldura sistemaren analisia, Gizarte Ekonomiako enpresetan.

C) AHOLKULARITZA FISKALA

  • Kudeaketa fiskalarekin lotutako kontsultei arreta ematea.
  • Kontingentziak eta plangintza fiskala ebaluatzea.
  • JEZ (Jarduera Ekonomikoen Zerga) alta eta bajak.
  • Zerga aitorpenak egitea: BEZ, PFEZ, Sozietateen gaineko Zerga.
  • Aitorpenak berrikustea.
  • Kudeaketa fiskalaren prozesua ezartzea.
  • Prozesuak prestatu eta horietan laguntzea: ikuskapena, zigorra eta erreklamazioa.

D) AHOLKULARITZA LEGAL ETA SOZIETARIOA

  • Zure enpresari eragiten dieten arau berriei buruzko informazioa, baita kudeatzaileen erantzukizuna ere.
  • Birjartzeko Errekurtsoa eta Epaitegi Ekonomiko Administratiboaren aurrekoa.
  • Prestakuntza, laguntza eta enpresaren interesen defentsa prozesu hauen aurrean: ikuskapena, zigorra, erreklamazioa, bai Administratiboak bai Justizia arruntekoak ere.
  • Aspektu formalak eta merkataritza-prozedurak.

Eraginkorrek prestakuntza eta informaziorako eskuliburuak egin eta eguneratzen ditu. Enpresen kudeaketa administratiboaren ardura daukaten pertsonen zalantza ohikoenak konpontzera bideratuta daude. Gure bezeroek eskuragarri dituzte, PDF formatuan, e-mailez eskatuz gero.

Laneko Erregimena eta Gizarte Segurantzakoa.

  • 2008ko Kontabilitate Plan Orokor berria.
  • Berankortasunaren kudeaketa.
  • Kooperatiba enpresaren ondare-egoera.
  • Kooperatiben erregimen fiskala.

 
 
C/ Ibarrekolanda, 13-15 bajo, 48015 Bilbao
tel.: 944 473 333....fax: 944 472 901
e-mail: eraginkor@eraginkor.com