![]()
| "ERAGINKOR 1985ean sortu zen, kooperatiba bezala. Enpresei zerbitzu integrala ematen dien enpresa da, eta lau negozio-ildo ditu desberdinduta: Kudeaketarako aholkularitza; Laneko aholkularitza, fiskala eta kontablea; Zerbitzu Juridikoak eta Prestakuntza. Gure zerbitzuak enpresa txiki eta ertainei bideratuta daude. Estrategiak eta plangintza lantzen dituzte, baita pertsonen eta baliabideen kudeaketa ere. ERAGINKOR enpresak ETE eta mikroETEetan jartzen du arreta, hala EAEkoak, nola erkidego mugakideetakoak ere. Esperientzia handia dauka kooperatiben sektorean eta Gizarte Ekonomian, orokorrean. Bere ibilbidean, sektore espektro oso bati eman dizkio zerbitzuak:
2004ko ekitalditik, kudeaketa sistema berritzen ari dira. Horri esker, beste lorpen batzuen artean, negozio bolumena hirukoiztu dute eta milioi bat euro baino gehiagoko produkzioa izan dute 2007an. Gaur egun, hazten ari da; pertsona nahiz inbertsio gehiago sartzen ari dira. Horrek aukera emango die euren instalazioen espazioa bikoizteko. Kudedaketa sistema prozesuen kudeaketan dago oinarrituta, bezeroen aurreikuspenak ondo betetzera bideratuta, eta PREMIE Diploma jaso du. Bizkaiko Aldundiaren Berrikuntza eta Ekonomi Sustapen Sailak ematen die ETEei, kanpo-ebaluazio bidez egiaztatzen badute kudeaketa mailan irizpide onak dituztela, EFQM metodologian oinarrituta. |
![]()
Ver mapa más grande |
![]()

Eraginkor 2008 Prozesuen mapa
|
![]()
| "Kudeaketan laguntzeko zerbitzuak ematea, ezagutzan oinarrituta, gure inguruko sare sozioekonomikoaren garapen iraunkorrerako. Pertsona balio nagusi bezala hartzen dugu, gizatalde bateratu bat sortzeko partaidetza-proiektuaren bidez." |
![]()
| "Bezeroentzat eta inguruarentzat erreferente bihurtzea kudeaketa arloan. Emaitzen bidez haziz eta zabalduz joatea, lan elkartuko kooperatiba bezala pertsonen aurreikuspenak." |
![]()
|
![]()
|
![]()
|
![]() | ![]() |
C/ Ibarrekolanda, 13-15 bajo, 48015 Bilbao tel.: 944 473 333....fax: 944 472 901 e-mail: eraginkor@eraginkor.com |