a)
Kostuen Kudeaketaren ABC Eredua Kostuen
plangintza eta kudeaketan laguntzen duen tresna. Kontsumitzen diren baliabideak
eta horiek erabiltzen dituzten prozesuak aztertzen dira, eta lagungarria da baliabideak
nola erabiltzen diren eta bezeroarengan sortzen duten balioa ulertzeko. Horretarako,
beharrezkoa da negozioa eta bere ezaugarririk garrantzitsuenak ezagutzea. Horrela,
kostuaren helburuak zeintzuk izango diren zehaztu ahal dugu; hau da, kostuen egituraren
oinarriak zeintzuk izango diren (produktuak edo zerbitzuak, negozioaren ildoak,
jarduera arloak...) b)
Prozesuak eta Adierazleak definitzea, Prozesuen Mapa diseinatzea, Prozesuak Lehenestea
eta Prozedurak Diseinatzea. Enpresa
baten prozesuak definitzeko, beharrezkoa da: -
Enpresaren berezko prozesuen diagrama egitea.
-
Enpresaren prozesu funtsezkoenak zeintzuk diren identifikatzea; hau da, bezeroen
asebetetzean argi eta garbi eragiten duten, eta ondorioz, negozioaren arrakasta
dakarten horiek.
-
Funtsezko prozesuen fluxu-diagramak egitea eta ohitura hori beste prozesuetara
zabaltzea, horietan inplikatuta dauden langile guztiak partaide eginez.
-
Adierazleak finkatzea prozesuen errendimendua eta eboluzioa frogatzeko. Azterketa
bat egiten da prozesu kritiko bakoitzaren adierazlerik garrantzitsuenak aukeratzeko
eta errutina bat ezartzen da eboluzioa kontrolatzeko.
-
Prozesu horien lan-prozedurak ezartzea, edo behintzat funtsezko prozesuarena.
- Langileak
prestatzea prozedura horiek aplikatzeko.
-
Ezartzea.
-
Emaitzak egiaztatzea, aurretiaz ezarritako adierazleak erabiliz.
-
Adierazleak ez badatoz bat aurreikusitakoarekin, arazoak aztertu behar dira.
c)
Prozesu Espezifikoak Garatu eta Ezartzea. Prozesu
zehatz bat deskribatzea, horretan parte hartzen duten elementuak kontuan hartuz,
kudeatu eta hobetu ahal izateko: Prozesura
sartzea (input), prozesutik irtetea eta irteera-fluxuak (output), prozesuan parte
hartzen dutenak, prozesuaren jarduera Sekuentziak, eraginkortasun eta efizientziako
Baliabide eta Adierazleak, gero prozesua grafikoki aurkezteko prozesuaren flujograma
bidez eta prozeduren idazketaren bidez, edo jarraibideak edo prozesuari lotutako
bestelako dokumentuak. d)
Kalitate Kontroleko Orriak. Prozesuak
etengabe kontrolatzen egotea, beharrezko kalitate erregistroen bidez. Desbideraketak
aztertu, arazoak identifikatu eta horiek konpontzeko aukera emango digu, betiere,
arazoak taldean konpontzeko metodoa erabiliz. e)
Produkzioaren plangintza: Lan-aginduak Produkzioa
kudeatzeko aukera ematen du, lan bakoitzaren beharrezko informazioa bilduz. Horretarako,
Lan Aginduak ezarriko dira: eskaera bakoitzaren identifikazio datuak, produkzio
prozesuan gertatutakoaren informazioa eta Adostasun Ezaren kostu ekonomikoen analisia
jasotzen dituztenak. Oso baliagarria da enpresarentzat lan-agindu guztien datu
base bat sortzea; izan ere, horren bidez desbideraketak, kalitate ezaren kostuaren
joerak eta abar aztertu ahal dira. Hori oso baliagarria prozesuak kudeatzeko.
f)
Enpresako Kultura eta Zuzendaritza Estiloa Gerentziaren
Zuzendaritza Estiloa aztertzen da, galdetegi baten bidez. Horrek ohiturak eta
tradizionalak egiteko modua zehazten du, eta hortik abiatuta, hobetu beharreko
arloak zehaztu eta lehentasunak markatzen dira. Zuzendaritza estiloaren aldaketa
prozesuan, gerentziaren jarrera eta gaitasun pertsonalez gain, enpresaren kulturak
asko eragiten du; izan ere, enpresak dituen kultura eta balioak gerentearen jarreraren
eta zuzentzeko moduaren ondorioa dira, neurri batean. Beraz,
enpresaren kulturaren profila ere ebaluatzen da, uste baitugu hori dela enpresako
pertsonen jarrera, harremanak eta pentsamoldea baldintzatzen dituen balio-multzoa.
Hori eginda, zehaztuko da zein jokabide mota mantendu behar den, eta zein aldatu.
g)
Negozioa, Produktuen Katalogoa eta Bezeroen Katalogoa Enpresaren
jarduera azaldu eta zehaztea da helburua; nola burutzen duen, zein produktu eskaintzen
dituen, zein bezero dituen, eta abar. h)
Bezeroen asetze-mailaren ebaluazioa eta Leialtze Plana Gure
bezeroek gugandik espero dutena jakin nahi dugu, eta horretarako galdetegiak erabiliko
ditugu: -
Nor den gure bezeroa
-
Zeintzuk diren bere beharrizanak
-
Gure produktuen zein ezaugarri baloratzen duten
-
Lehiakideekiko dute jarrera
Modu
horretara, bezeroengana hurbilduko gara, Leialtze Planaren bidez. Plan horri ekingo
diogu galdetegietan lortutako emaitzak ondo aztertu eta gero. i)
Langileen Inbentarioa eta Lanen Banaketa. Delegatze Plana Langileen
inbentarioak enpresako pertsona bakoitzaren egoera definitzen laguntzen digu.
Langileak euren trebakuntzaren sailkatuko ditugu. Horrela, lanen banaketa egin
ahal izango da: dedikazioa (pertsonen saturazioa) aztertzea, Delegatze Plana ezartzeko
helburuarekin. Plan horri esker delegatu ahal diren lanak modu ordenatuan ezarriko
ditugu, ahalik eta ondoen. j)
Beharrizanen Diagnostikoak eta Prestakuntza eta Gaitze Plana Prestakuntza
Plana prestakuntza jardueren multzo koherente eta ordenatua da. Epe tarte zehatz
baterako egiten da eta asmoa zera da: aurrez markatutako helburuak lortzeko beharrezko
eskumenak eman eta hobetzea. k)
Pertsonen Asetze-maila ebaluatzea Enpresako
langileen asetze eta inplikazio maila ezagutu nahi dugu; euren lanarekiko, lanpostuan
dute segurtasun mailarekiko eta euren produktu eta prozesuek sortzen duten ingurumen-eraginarekiko.
Horretarako, zeharkako adierazleak ezarri ahal dira (absentismoa, prestakuntza
orduak, laneko ezbehar-tasa...) eta adierazle zuzenak ere: Langileen Asebetetze-inkesta
bat egitea, langileek pentsatzen dutena jakiteko eta antzemandako arazoak konpontzeko.
l)
Ordainsari, Motibazio eta Errekonozimendu Sistema Uneko
ordainketa sistema ebaluatu eta etorkizunera begirako lan ildoei buruzko hausnarketa
egiten da. Horrela diagnostikatzen da zein faktorerekin ez dagoen jendea pozik
eta zeintzuk diren motibagarriak. Ekintza plan bat ezartzen da, bai antolakuntza
mailan, bai zuzendaritza estiloari dagokionez, asetzen ez dute faktoreak enpresatik
kendu eta motibazioa sortzen dutenak ezartzeko. m)
Eskumenen eta Emoziozko Adimenaren Kudeaketa Eskumenak
abilezia, ezagutza, oinarrizko gaitasun pertsonal eta trebetasun multzoa dira,
funtzio konkretu bat betetzeko garrantzitsuak. Beraz, oinarrizko hiru ezaugarri
daude: -
Pertsonei lotuta egotea;
-
Erakunde edo/eta jarduera bakoitzaren berezkoak izatea; eta
-
neurgarri eta behagarriak izatea.
Eskumenen
araberako kudeaketak kontzeptu horiek kudeatzen ditu, laneko bikaintasuna sustatu
dezagun. n)
Talde lana, Koordinazio bilerak Jarduerak
eta enpresako arazoak gainbegiratzeko aukera ematen duten bilerak egitea; inplikatutako
pertsonen jarduerak ordenatu eta koordinatzeko. o)
Hobekuntzan parte hartzeko sistematizazioa Hobekuntzarako
Aukeren tratamendurako prozedura bat ezartzea. Erakundearen partaidetza eskatuko
da: ekarpenak jasoko dira, horien tratamendua, jarraipena eta ebaluazioa egiteko.
p)
5īS Proiektuak Enpresan
burutzen diren jarduera eta lanetarako, pertsonek espazio eta inguru egokiak eduki
behar dituzte. Zuzendaritzari zein langileei dagokie euren lanerako lekuak ordenatu
eta garbitzea, lanerako giro egokia lortzeko. q)
Hobekuntza taldeak Hobetzeko
Taldeak ezartzea, enpresak dituen arazo nagusiak aztertzeko. Helburua horiei konponbidea
ematea da, etengabe hobetuz. Horretarako, hausnarketa, analisia eta konponbiderako
proposamenak behar dira. r)
Finantza Baliabideen kudeaketa: Emaitza-kontua, Balantzea eta Diruzaintza. Enpresaren
galera eta irabazien kontua egitea, gastuak eta salmentak zeintzuk diren jakiteko
eta beharrezkoa den kasuetan esku hartzeko. Diruzaintzako plangintza egin, finantza-likidezia
frogatzeko tresna bezala. Enpresaren balantzea egin eta aztertzea, enpresaren
beraren ondare eta finantzen egoera kudeatzeko. Adierazle eta ratio ekonomikoak
ezartzea, lortutako informazioaren araberako kontrola eramateko. s)
Baliabide Materialen kudeaketa. Hornitzaileen
Inbentarioa eta Ebaluazioa Hornitzaileekin dugun egoera kudeatzea, euren ezaugarriak
ebaluatuz, horien arteko harremanak optimizatzeko (Hornitzaileen ABC). t)
Aginte-mahai integrala Aginte-mahai
integralaren funtzio nagusia erakundearen egitekoa eta estrategia itzultzea da.
Helburuen betetzearen berri emango da, jendeak Plan Estrategikoa kontuan izateko
eta erakundearen helburu estrategikoak lortzen laguntzeko. " Helburuak, adierazleak
eta ekimen estrategikoak multzokatzen ditu, lau ikuspegiren arabera: finantzak,
bezeroak, prozesuak eta berrikuntza eta ikaskuntza. Mapa estrategikoak. " Ikuspegi
horietako bakoitzerako, lortu nahi dena eta nola neurtuko den definitzen da. "
Jarraian, helburuak definitzen dira; erakundearen aldaketak zehazteko giltzak
emango dizkigutenak. " Azkenik, ekimen estrategikoek aldaketak ekarriko dituzte.
u)
EFQM autoebaluazioa Jarduteko
moduen eta erakundeak lortutako emaitzen azterketa global eta sistematikoa da.
Etorkizunerako hobekuntza arloak identifikatzen laguntzen digu. Arlo hauek aztertu
ziren: " Lidergoa " Estrategia eta plangintza " Pertsonak " Aliantzak eta baliabideak
" Prozesuak " Emaitzak bezeroengan " Emaitzak pertsonengan " Emaitzak gizartean
" Emaitza garrantzitsuenak Lortutako Hobekuntza Plana periodikoki gainbegiratu
beharko da, nola burutzen ari den ikusteko. Horretarako, Urteko Kudeaketa Planean
gehitzea da onena, eta erakundeak horretarako deitutako bileretan jarraipena egitea,
periodikoki.
|