Eraginkorren kontsultoretza jarduera ETE eta MIKOROETEetara bideratuta dago, eta gure bezeroentzako balioa eta onespena bilatzera. Horretarako, euren kudeaketa prozesu eta sistemak hobetu nahi ditugu, euren merkatuetan ezaugarri bereizleak bilatzeko lankidetza eraginkorraren bidez. Horrek emaitza hobeak ekarriko dizkie eta enpresen jasangarritasun handiagoa, helburuak ondo markatuta dauzkaten jarduera planen bidez.

Berrikuntza eta kudeaketaren bikaintasuna dira gure printzipioak; horietan oinarritzen dugu merkatu lehiakorretan gabiltzaneko jarduera, gu eta gure bezeroak ere horietan mugitzen baikara. Horretarako, sistema eta metodologia hauek dauzkagu:

Garapen integral eta progresiboa ezartzeko metodologiak, kudeaketaren bikaintasuna lortzera bideratuta, erakundeen neurrira.

1. EFQM ereduan oinarrituta

Eraginkorren kolaboratzaile batzuek interesa daukate EFQM bikaintasun ereduari erantzuna ematen dioten kudeaketa tresnak ezartzeko. Eraginkorrek enpresaren zuzendaritzari laguntza ematen dio euren kudeaketa memorietan, EUSKALIT edo zilarrezko eta urrezko Q saria lortzeko, kudeaketaren bikaintasunaren alorrean.

Eraginkorrek bi kide dauzka EUSKALITen Ebaluatzaileen Klubean.

2. PREMIE programa.

ETE eta MIKROETEentzako Kudeaketa Tresna bat da, EFQM Autebaluazio ereduan oinarrituta, eta urteko bi fase dauzka: Ezarpena eta sendotzea. Bizkaiko Foru Aldundiko Berrikuntza eta Ekonomi Sustapen Sailak garatu du. Kudeaketa sistema bat da eta modu egituratu eta global batean berrikuntzarako bidean jarri eta erakundearen kudeaketa hobetzeko aukera ematen du. (www.programapremie.net)

Programa Bizkaian finantzatuta dago agindu foral espezifikoen bidez; %60 ezarpen fasean edo %70 sendotze fasean. Kanpo ebaluazioan oinarritutako errekonozimendu sistema dauka. Eraginkorrek Berrikuntza eta Ekonomi Sustapen Sailak (DIPE) homologatutako 4 aholkulari ditu, enpresetan tresna hori ezartzeko.

3. HOBERA programa.

Bizkaiko Foru Aldundiko Berrikuntza eta Ekonomi Sustapen Sailak diseinatutako tresna da Hobera. Kudeaketa Hobetzeko Plana egitea errazten du, horiek egiteko hausnarketa dinamika bat ematen dio enpresari.

1. Berrikuntza Agenda.

SPRI enpresak garatu eta finantzatu du. Plangintza, diseinu eta proiektuen kudeaketarako metodologia da, ETE eta MIKROETEetan. Helburuak hauek dira:

  • Berrikuntza agendaren definizioa, garapena eta berrikuspena sustatzea, Euskal Autonomi Erkidegoko enpresen artean.
  • Zuzendaritza taldeari laguntzea berrikuntzari buruzko hausnarketa estrategiko bat lantzen. Innova metodoan aditua den kanpo-aholkularitzak enpresaren egoeran esku hartuko luke, eta berrikuntzarako gaitasunen egoeraren arabera, garatzeko arloak antzeman eta etorkizunerako aukerak bilatuko lituzke.

Berrikuntza Agendak laguntza espezifikoko ildoetarako bidea errazten digu, horietarako definitutako jarduera arloei lotuta. (www.euskadinnova.net)

Eraginkorrek SPRIk homologatutako 2 aholkulari dauzka + INNOVA programaren barruan jarduteko. Horren bidez, enpresetako Berrikuntza Agendak finantzatzen dira.

2. Berrikuntzaren Kudeaketarako Sistema.

Bizkaiko Foru Aldundiaren DIPEren bidez garatu eta finantzatu da. Arlo hauetako jarduera berritzaileen plangintza egin eta kudeatzeko metodologia da.

  • Berrikuntza Produktuan/Zerbitzuan.
  • Berrikuntza Prozesuen Kudeaketan.

Eraginkorrek DIPEk homologatutako aholkulari bat dauka, tresna hori ezartzeko. (http://www.bizkaia.net)

3. Plan Estrategikoa.

Hausnarketa Estrategikoa etorkizunean planak ezartzeko da, batez ere; zehazten diren helburuen arabera eta horiei erantzuna emango dieten estrategien arabera.

Horretarako, enpresaren eredua definitu behar duten oinarrizko elementuak azaldu behar dira lehenengo eta behin, erakundeak apurka-apurka arrakasta lortu dezan. Helburu horien oinarriaren gainean, interes-taldeen beharrizanak eta aurreikuspenak aztertzen dira, eta erakundearen barne-jarduerei eta horrengan eragina izan dezaketen kanpo-jarduerei buruzko informazioa.

Planteatutako helburuak eta lanaren faseak markatzeko, erakundeak berak definitutako prozesua hartzen da abiapuntu moduan. Orduan, prozesu horren metodologia etengabe hobetzen joateko ezagutzak eta esperientziak ematen dira.

4. ISO 9001:2000 Arauak ziurtatutako kalitatea.

Prozesu, prozedura eta adierazle egokiak ezartzea, enpresak eskaintzen duen kalitate maila bermatzeko, eta ISO 9001:2000 ARAUAren bidez egiaztatu ahal izatea, horretarako akreditatutako edozein erakunderen bidez.

5. ESE (Erantzukizun Sozial Enpresarialeko Xertatu Eredua).

Enpresek, eurek hala aukeratuta, kontuan hartzen dituzte gizarte eta ingurumen gaiak euren lan komertzialetan eta lankideekiko harremanetan.

RSE kontzeptua zabala da; enpresaren jarduera arlo guztiekin dauka zerikusia. Horregatik, ez ditu soilik jarduera berriak barne hartzen, aspalditik egiten direnak ere izan daitezke, baldin eta ordura arte ez badira RSE terminoarekin identifikatu.

Eraginkorrek DIPEk homologatutako aholkulari 1 du, tresna hori ezartzeko. (www.xertatu.net)

6. Prozesuen araberako kudeaketa.

Enpresa kudeatzen duten Agenteen beharrizanetara sistema egokitzen denean, Prozesuen araberako kudeaketa lortzen dugu.

Horretan hainbat mikro tresnak hartzen dute parte:

a) Prozesuak eta Adierazleak definitzea, Prozesuen Mapa diseinatzea, Prozesuak Lehenestea eta Prozedurak Diseinatzea.
b) Prozesu Espezifikoak Garatu eta Ezartzea.
c) Kalitate Kontroleko Orriak.
d) Produkzioaren plangintza: Lan-aginduak

7. Lidergoaren Kudeaketa.

Lidergoaren kudeaketaren bidez, liderrek kudeatzeko daukaten estiloa eta horren inguruan sortzen den enpresa-kultura garatzen da. Bere efikazia baloratzen da, helburuen betetze-maila eta erakundearen emaitzak ikusita.

Kudeatzeko tresna hauek erabiltzen dira:

a) Enpresako Kultura eta Zuzendaritza Estiloa
b) Negozioa, Produktuen Katalogoa eta Bezeroen Katalogoa
c) Bezeroen asetze-mailaren ebaluazioa eta Leialtze Plana

8. Pertsonen kudeaketa.

Langileak enpresaren prozesuetan integratzeko tresna eta kudeaketa guztiak hartzen ditu bere gain. Motibazioa eta asebetetzea sortzea da helburua, inplikatutako pertsonen lorpenak ahalik eta handienak izateko.

Erabiltzen diren tresnetako batzuk hauek dira:

a) Langileen Inbentarioa eta Lanen Banaketa. Delegatze Plana
b) Beharrizanen Diagnostikoak eta Prestakuntza eta Gaitze Plana
c) Pertsonen Asetze-maila ebaluatzea
d) Ordainsari, Motibazio eta Errekonozimendu Sistema
e) Eskumenen eta Emoziozko Adimenaren Kudeaketa
f) Talde lana, Koordinazio bilerak
g) Hobekuntzan parte hartzeko sistematizazioa
h) 5īS Proiektuak
i) Hobekuntza taldeak

9. Baliabideen kudeaketa.

Erakundearen baliabideak ondo erabiltzeak kostuen egokitzapena erraztu eta errentagarritasuna hobetzen du. Ebaluatu eta kudeatzeko tresna hauek erabiltzen dira:

a) Finantza Baliabideen kudeaketa: Emaitza-kontua, Balantzea eta Diruzaintza.
b) Baliabide Materialen kudeaketa: Hornitzaileen Inbentarioa eta Ebaluazioa
10. Emaitzen ebaluazioa eta Hobekuntza Planak

Kudeaketa sistema osoan datuak eta gertaerak objektiboki baloratu behar direnez, adierazleak ondo ezarri eta ondo kudeatu behar dira. Horrela, etengabeko hobetzeko eta Berrikuntzarako erabakiak hartzea errazagoa izango da.

Horretarako, tresna hauek erabiltzen dira:

a) Aginte-mahai integrala
b) EFQM autoebaluazioa

11. Urteko kudeaketa plana.

Kudeaketa Plana oinarrizko lotura bat da estrategiaren eta epe laburraren artean. Halaber, Plan Estrategikoa zabaltzeko balio du. Bertan garatzen dira Plan Estrategikoak markatutako ildoak eta helburu espezifikoak planteatzen dira (kuantitatibo eta kualitatiboak), erakundearen prozesuetako bakoitzerako.

Makro tresna bakoitzaren barruan, kudeaketarako mikro tresna asko daude. Horiek modu espezifikoan ezarri ahal dira, hobetzeko prozesu puntual bezala, erakundearen kudeaketa globalaren sisteman sartuz.

"Mikro tresnen" edukietara sartzeko, sakatu gainean eta dagokion informazioa daukan espazio bat zabalduko da.

a) Kostuen Kudeaketaren ABC Eredua.
b) Prozesuak eta Adierazleak definitzea, Prozesuen Mapa diseinatzea, Prozesuak Lehenestea eta Prozedurak Diseinatzea
c) Prozesu Espezifikoak Garatu eta Ezartzea.
d) Kalitate Kontroleko Orriak
e) Produkzioaren plangintza: Lan-aginduak.
f) Enpresako Kultura eta Zuzendaritza Estiloa.
g) Negozioa, Produktuen Katalogoa eta Bezeroen Katalogoa
h) Bezeroen asetze-mailaren ebaluazioa eta Leialtze Plana.
i) Langileen Inbentarioa eta Lanen Banaketa. Delegatze Plana.
j) Beharrizanen Diagnostikoak eta Prestakuntza eta Gaitze Plana
k) Pertsonen Asetze-maila ebaluatzea.
l) Ordainsari, Motibazio eta Errekonozimendu Sistema.
m) Eskumenen eta Emoziozko Adimenaren Kudeaketa.
n) Talde lana, Koordinazio bilerak.
o) Hobekuntzan parte hartzeko sistematizazioa.
p) 5'S Proiektuak
q) Hobekuntza taldea.
r) Finantza Baliabideen kudeaketa: Emaitza-kontua, Balantzea eta Diruzaintza.
s) Baliabide Materialen kudeaketa: Hornitzaileen Inbentarioa eta Ebaluazioa.
t) Aginte-mahai integrala
u) EFQM autoebaluazioa

 

  • Enpresa proiektu, inbertsio eta abarren bideragarritasun planak.
  • Diagnostikoak/azterketak "ad hoc"

Azaldutako tresna batzuen ezagutzan enpresei laguntzeko, ERAGINKORek hainbat eskuliburu garatu eta editatuko ditu, bezeroentzat eskuragarri jartzeko.

  • Kudeaketaren Berrikuntza.
  • Plangintza Estrategikoa.
  • Enpresaren kultura eta zuzendaritza estiloa.
  • Kostuen ABC eredua.
  • Eskumenen araberako kudeaketa.
  • 5'S metodologia.
  • Emoziozko adimena.
  • Prestakuntzarako Beharrizanen Diagnostikoa.
  • Erantzukizun Sozial eta Enpresarialaren Kudeaketa (RSE).
  • Aginte-mahai integrala.

 
 
C/ Ibarrekolanda, 13-15 bajo, 48015 Bilbao
tel.: 944 473 333....fax: 944 472 901
e-mail: eraginkor@eraginkor.com